Sormenaren indarra

Guaixe 2017ko mar. 15a, 11:42

Alzheimerra edo ezagutzaren narriadura duten egileen erakusketa.

Altsasuko Iortia kultur guneak erakusketa berezia du egunotan: Oroimenaren begirada arte-terapiaren ikuspuntutik. Sakanako bederatzi sortzailek hainbat teknikarekin egindako lanak ikus daitezke. Bederatzikote horren berezitasuna da Josefina Arregi klinika psikogeriatrikoko eguneko zentroko edo kanpo kontsultetako erabiltzaileak direla. Helena Santano Cid arte-terapeutarekin lau hilabetez 25 saioetan joan den urtean egindako lanak dira ikusgai daudenak, apirilaren 2ra arte.

Erlazionatuak

Klinika-artistak

Guaixe 2016 uzt 01 Altsasu