Nafarroako Gobernuak udalen haur eskolak finantzatzeko 6,1 milioi euro bideratzea erabaki du gaurko bileran. Izan ere, haur eskolen finantzazioa foru administrazioaren, udalen eta gurasoen artean egiten da, bakoitzak heren bat pagatuz. Nafarroako 78 haur hezkuntzako lehen zikloko zentroen artean banatuko da diru-laguntza eta hartatik Sakanako hiru haur eskoletara 154.896,67 euro iritsiko dira.
Herria | Ekarpena |
Uharte Arakil | 36.362,73 |
Arbizu-Lakuntza | 88.360,56 |
Altsasu | 30.173,38 |
Guztira | 154.896,67 |