Lakuntzako Luis Fuentes eskolako hezkuntza komunitate guztiak bat egin du zazpigarren Sakana herri eskolekin Sortzen festa antolatzeko. Hazi eta hezi, euskaraz bizi leloa du festak. Ospakizuna apirilaren 1ean izanen da eta eguerditik iluntzera arte egitarau zabala prestatu dute. Horren barruan dago flash mob baten grabazioa. Haren doinua Lakuntzako eskolako gurasoek joan den urtean prestatutako kantua izanen da. Koreografia, berriz, eskolako ikasleek sortu dute eta Sakanako beste eskoletakoei helarazi diete.
Herri bazkaria ere izanen da. Hartan izena eman nahi duenak astelehenera arteko epea du. Haurrendako (4 euro) eta helduendako (8 euro) menuak izanen dira. Bai batean bai bestean halal haragiarekin prestatutako menua eskatu daiteke, beti ere, hori zehaztuz. Izena emateko Debora Luisekin harremanetan jarri edo Lakuntzako eskolako guraso elkarteak Laboral Kutxan duen kontu korrontean ordainketa egin izen-abizenak, kopurua eta aukera zehaztuz.
Egitaraua
11:00etan Birziklatze tailerrak, ibarreko eskolako bana.
12:00etan Harrera
12:30ean Buruhandiak eta erraldoiak.
13:00etan Postreen eta Jokin Alegriak egunean margotutako koadroaren zozketak.
13:30ean Flash-mobaren grabazioa.
14:00etan Danborrada, plazatik frontoira, birziklatze tailerreko danborrekin.
14:30ean Herri bazkaria.
15:00etik 17:00etara Puzgarriak.
17:00etan Eskolen ikuskizuna
18:00etan Txokolate-jana
18:00etan Dantzaldia Xaiborrekin.
19:30ean Zezensuzkoa.