Errealak teknifikazio saioak antolatzen ditu eta hara entrenatzera deitzen dituzte inguruko taldeetako zenbait jokalari. Horrela, Errealak deituta, Altsasu taldeko Irati Igoa, Aroa Cerezo eta Jone Apaolaza Erralarekin teknifikazioa lantzera joaten hasi dira. Astean behin entrenatzen dute Altsasu taldeko jokalari hauek eta esperientziarekin oso kontentu daude.