Irungo Azken Portu igerilekuetan Euskal Herriko Igeriketa Txapelketak jokatu dira berriki. Sakana Igeriketa Taldeko Iker Irigoien Claver bertan aritu da eta lan bikaina egin du sakandarrak. Tartean, domina ekarri du etxera, 100 m estiloetan hirugarrena sailkatu baitzen (1:05:39). Beraz, podiumera igo zen sakandarra.
Bestalde, 200 m bular estiloan bosgarrena sailkatu zen Iker Irigoien (2:49:49) eta 200 m tximeletan seigarrena izan zen (2:31:76).