Altsasuko polizia etxeak 277 delitu salaketa egin zituen 2016an

Guaixe 2017ko mar. 18a, 10:47

Foruzaingoak Altsasuko polizia etxearen eremua Sakanaz aparte, Larraun, Lekunberri, Araitz eta Leitzaldea da. Foru poliziak jakinarazi duenez, joan den urtean 277 delitu salaketa bideratu zituen, 2015ean baino sei gutxiago. Eskualde horretan egiten ziren salaketen ia bi herenak, %62,09, Foruzaingoak bideratu zituen. Beste heren bat, %31,41, Guardia Civilak bideratu zuen. Gainontzeko salaketak beste poliziek %2,89, Policia Nacionalak %2,53 eta Udaltzaingoak %1,08.

Delitua 2015 2016
Hilketa 1 0
Homizidioa 0 1
Lesioak 35 30
Sexu erasoa 1 1
Sexu abusua 0 3
Lapurreta indarkeriaz 8 6
Lapurreta indarrez 119 116
Lapurreta etxeetan 25 28
Ebasketa 6 3
Lapurreta autoan 88 89
Guztira 283 277