Emakumeen kontrako indarkeriak hor segitzen du

Guaixe 2017ko mar. 19a, 11:58

Irurtzunen emakumeen kontrako indarkeriaren aurka egindako kontzentrazioa. Artxiboa.

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak jakinarazi digunez, emakumeen kontrako indarkeriagatik 1.199 polizia-salaketa izan ziren Nafarroan joan den urtean, hilabeteko 100. Haietako, 56 (%5) Sakana barne hartzen duen ipar-mendebaldeko eskualdean izan ziren. Bestetik, Foruzaingoak jakinarazi du sexu askatasunaren kontrako lau delituren salaketa bideratu zituztela joan den urtea Altsasuko polizia etxearen bidez (Lekunberri eta Leitzaldea ere hartzen ditu). Haietako bat erasoagatik izan zen eta beste hiru abusuengatik. Haietako bi Arakilen eta Altsasun izan zirela ere zehaztu du.

Indarkeria motak Kopurua Ehunekoa
Fisikoa eta psikologikoa 647 %54
Psikologikoa 165 %14
Babes agindua haustea 186 %15
Sexu-indarkeria 145 %12
Mehatxuak, koakzioak… 56 %5

 

Emakumezkoen jaiolekua Kopurua Ehunekoa
Estatua 773 %64,5
Estatutik kanpo 426 %35,5

 

Gizonezkoen jaiolekua Kopurua Ehunekoa
Estatua 706 %59
Estatutik kanpo 492 %41

 

Erlazio mota Kopurua Ehunekoa
Bikotea 492 %41
Bikote ohia 470 %39
Senidea 120 %10
Erlaziorik gabea 86 %7
Bestelakoak 26 %2
Ez du erantzuten 5 %1