Askapena erakunde internazionalistak “azken urteotako dinamikarekin jarraituz” antolatu du aurtengo brigada kanpaina. Alde batetik, “Abya Yalako prozesuen jarraipena” eginen dute, “bizi duten egoera ezegonkorrari aurre egin” eta Argentina-Uruguai, Bolibia, Brasil, Mexiko eta Venezuelan dauden erresistentzia esperientziak ezagutzeko aukera izanen da brigaden bidez. Kontinente berean, aurten, Kubarako brigada ere izanen da.
Europako brigaden eskaintzan Herrialde Katalanetakoari Bretainia-ZAD eta Italiako brigadak gehitu zaizkie; “Kapitalaren Europan herri zapalduetatik sortzen diren alternatibak ezagutarazteko”. Azkenik, Askapenak Palestinarako brigada ere antolatu du; “sionismorik gabeko Euskal Herria sortze bidean palestinar erresistentzia ezagutu eta Euskal Herrian Boikot, Desinbertsio eta Zigor kanpaina zabaltzeko”.
30 urte
Urteurren hori betetzen ditu Askapenak aurten, “1987an Iraultza Sandinistaren epeletan sorturiko euskal erakunde internazionalista da. Herrion arteko joan-etorriko elkartasuna bultzatzen dugu, Euskal Herria eta gainerako herri langile eta zapalduekin zubiak eraikiz”. Brigadak “munduko prozesu emantzipatzaile desberdinak ezagutu eta gerora Euskal Herrian ezagutzera emateko” antolatu dituzte. Askapenatik dei egin diete “Euskal Herriko internazionalista guztiei dei egiten diegu gurekin batera brigadetan parte hartu eta Euskal Herriko borrokak gainontzeko herrietako borrokekin uztartzeko”.
Aurkezpen egutegia
Martxoak 24, ostirala, Sardinia.
19:30ean Iturmendiko Ximona gaztetxean
Martxoak 31, ostirala, Uruguai.
19:30ean Etxarri Aranazko gaztetxean. Manueltxo Goitia errefuxiatua izanen da.
Apirilak 7, ostirala, Sardinia.
22:00etan Arbizuko Argi-Bidea elkartea.