guaixe.eus

Irakurketaz GozatzekO

  Kultura

Euskarazko liburuen irakurketa sustatzeko Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoa gaur martxan jarriko dute Sakanako Mankomunitateak, liburutegi publikoek eta liburu dendek.

Irakurri, Gozatu eta Oparitu (IGO) Euskaltzaleen Topaguneak berrogei herritan abiarazi duen kanpaina bat da, euskarazko liburuak irakurtzea bultzatzeko. Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak bat egin du kanpainarekin eta sakandarren artean “irakurketaren plazera aldarrikatzea eta plazer hori partekatzea ahalbidetzea, eta opari bihurtzea” sustatu nahi du. Hala, jarduera pertsonala den irakurketa sozializatzeko bide ere bilakatzen da.

Bestalde, IGO kanpainak eskaintzen dituen abantailen bidez euskarazko literatura ikusarazi eta sustatzen da. Egitasmoak ere liburutegi publikoen erabilera sustatzen du, edozein erabiltzaileri doan eskaintzen dizkioten zerbitzuei eta aukerak bultzada ematen die, eta liburu-dendek salmentak handitzea ere dakar berekin.

Pertsona bakoitzeko txeke kopurua ere mugatuta dago: lau txeke pertsona bakoitzeko, bi apirilean eta bi maiatzean. Hilabete bakoitzean, gainera, zozketa bana egingo da, non egitasmo honen erabiltzaileen artean 30 euroko bost txeke zozketatuko diren, euskarazko liburuak eros ditzaten.


Liburu-denda parte-hartzaileak
Martxueta (Irurtzun), Kaxeta (Etxarri Aranatz) eta Liburunda eta Arkatz (Altsasu).

Adin tartea Idazlea Izenburua Argitaletxea
0-4 Urte Juan Kruz Igarabide Ur, euriaren liburua (E. Odriozola ilustratzaile) Denonartean
  David McKee Elmer (A. Jaka itzultzaile) Erein-Igela
  Maurice Guido Sendak Piztiak bizi diren lekuan (K. Izagirre itz.) Kalandraka
  Josiane Valencia Jo Kako!… Jo!!!, (B.Josie il.) Elkar  
  Itziar Zubizarreta Bularretik mintzora (E. Odriozola il.) Galtzagorri  
       
4-8 urte Uxue Alberdi Besarkada (M. Gurrutxaga il.) Elkar
  Pello Añorga Munstroek ere pixa egiten dute ohean (J. Mitxelena il.) Pamiela
  Yolanda Arrieta Oinutsik jauregian (A. Alonso il.) Ibaizabal
  Leire Bilbao Gaua balkoian (E. Eibar il.) Mezulari
  Olivier KA Nire sekretuen zuhaitza (M. Perrin il. & M. A. Meabe itz.) Elkar
  Antton Kazabon Makal sendoak (J. Mitxelena il.) Denonartean
  Anjel Lertxundi Batbirulau! (A. Olariaga il.) Erein-Igela-Alberdania
  Joxan Ormazabal & Mitxel Murua Haizelami (E. Odriozola il.) Elkar
  Xabier Olaso Auskalo (A. Villate il.) Pamiela
  Ruben Ruiz Anekdotak (E. Eibar il.) Pamiela
       
8-12 urte Pako Aristi Armiarma txiki baten epopeia handia (M. Uribelarrea il.) Erein
  Lewis Carroll Alizia lurralde miresgarrian (J. Tenniel il. & M. Lopez itz.) Pamiela
  Arrate Egaña Patioan (A. Arrazola il.) Elkar
  Arantxa Iturbe Amona basoan galdu zenekoa (E. Odriozola il.) Elkar
  Joxemari Iturralde Nire lagunen gezurrak (E. Jalon il.) Erein
  Karlos Linazasoro Etzi (A. Olariaga il.) Elkar
  Antxiñe Mendizabal Ama gaiztoaren ipuina (A. Eiguren il.) Elkar
  Castillo Suarez Nobio bat nire amarentzat (I. Holgado il.) Elkar
  Txiliku Horazio eta jaguarra (E. Odriozola il.) Elkar
  Iñaki Zubeldia Leize zuloko misterioa (A. Zubimendi il.) Ibaizabal
       
12-16 urte Aitor Arana Maitasun sua (A. Campos il.) Ibaizabal
  Bernardo Atxaga Behi euskaldun baten memoriak Pamiela
  Harkaitz Cano Lesterren logika (A. Olariaga il.) Elkar
  Aingeru Epaltza Lur zabaletan (A. Urmeneta il.) Pamiela
  Dani Fano TeleAtoi: Kalabaza haluzinogenoak Ikastolen Elkartea
  Koldo Izagirre Dumitru Erein
  Mariasun Landa Nire eskua zurean Erein
  Miren Agur Meabe Urtebete itsasargian Txalaparta
  Mark Twain Tom Sawyer-en abenturak (Sarah J. Turtle & I. Mendiguren itz.) Erein-Igela
  Iban Zaldua Kea ur gainean (A. Urmeneta il.) Elkar
       
16… urte Alaa Al Aswani Jakobian eraikina (A. Royo & X. Olarra itz.) Igela
  Katixa Dolhare-Zaldunbide Biribilgune Elkar
  Ander Eizagirre Beruna patrikan (P. Gallego il. & J. Gabiria itz.) Libros del K.O.
  Elena Ferrante Adiskide paregabea (F. Rey itz.) Igela
  Miren Gorrotxategi 33 ezkil Elkar
  Joan Mari Irigoien Bi urtetako kronika fakultatiboa Elkar
  Karmele Jaio Amaren eskuak Elkar
  Irati Jimenez Nora ez dakizun hori Elkar
  Juanra Madariaga eSPedizioa Txalaparta
  Xabier Montoia Gasteizko hondartzak Susa
  Jokin Muñoz Bizia lo   Alberdania
  Lourdes Oñederra Eta emakumeari sugeak esan zion Erein
  Ramon Saizarbitoria Lili eta biok Erein
  Joseba Sarrionaindia Kolosala izango da Txalaparta
  Kirmen Uribe Bitartean heldu eskutik Susa

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa

Laguntzaileak