Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako 22. jardunaldia jokatu zen. Arakilgo Zalduak partida ederra jokatu zuen eta 4 eta 0 hartu zuen menpean Beriain. Unziti da liderra (56 puntu) eta Zaldua hirugarrena (43 puntu). Asteburuan 40 punturekin sailkapenean seigarrena den Ardoi Poukasen kontra jokatuko du Zalduak Zizurren. Sailkapen postuak daude jokoan eta, hortaz, ea garaipenaren xendan jarraitzen duen Arakilgo taldeak.