Donostiako Egia auzoan juniorren mailako zumy Saria jokatu zen igandean (83 km), Euskal Herria Torneoko puntuagarria. ElProex-Iturriberoko Oier Lazkano gailendu zitzaien, esprint oso estuan, Limousin Kartoiak taldeko Unai Iribarri eta Intersport Irabiako Josu Etxeberriari. Josu juniorren lehen urteko lehen txirrindularia izan zen eta, horretaz gain, tartekako helmugak irabazi zituen iturmendiarrak. Quesos Albenizko Ailetz Lasa 12.a sailkatu zen, 1:44ra, eta bere taldekide Iñigo Fernandez 25.a sartu zen, Mateo Gonzalez 37.a eta Hodei Zia 61.a.
Kadeteak Amurrion
Larunbatean 28. Aiarako Birako 5. etapa jokatu zen, Amurrion. Efrain taldeko Pablo Gutierrez gailendu zen esprintean. Intersport Irabiako Aitor Alberdi seigarrena sartu zen eta bere taldekide Igor Arrieta bederatzigarrena, denbora berean. Alberdi kadeteen lehen urteko sailkapenean lehena izan zen, eta Arrieta hirugarrena, eta, horretaz gain, tartekako helmugen sailkapena irabazi zuen Alberdik. Quesos Albenizko Iker Mintegi 26.a sailkatu zen, Irabiako Urko Gorriti 28.a, Irabiako Inhar Astitz 31.a eta Quesos Albenizeko Unai Aznar 32.a.