Nafarroako Pentsionistak Martxan taldeko kideek “adinarekin gure eskubideak ez dira iraugiten” eta pentsio “duinak” eskatzeko kontzentrazioa egin zuten Altsasuko Zumalakarregi plazan ostiralean. Hain justu Nafarroako Parlamentuak haiek aurkeztutako herri ekimen legegilea atzera bota ondoren. Pentsionistak Martxan taldeak 7.306 sinadura jaso zituen eta gutxieneko pentsioak 1.080 eurora arte osatzea eta Nafarroarendako pentsio eta babes sistema eta gizarte segurantza propioa eskatu zituen.
Taldetik adierazi zutenez, parlamentuko eztabaidan “argi gelditu da egungo sistema politiko-ekonomikoaren alde egiten dutenek gure ekimena non kokatu ez dute opatzen”. Hala ere, “etorkizuneko helburuak markatu ditugu. Etorkizuna egungo indarrarekin eginen dugu, eta egunerokoan lan eginen dugu nahikoa indarra sortu eta gizartea ea Nafarroako Parlamentuko indar korrelazioa aldatzeko; batere edo oso eskasa den bizi kalitatea moduko bidegabekeriak desagertarazteko”.