GRAVNI: Nafarroak Araba hartu zuen menpean

Guaixe 2017ko mar. 23a, 08:54

Jokatutako 33 partidetatik 23 irabazi zituen Nafarroak. Aste honetan nafarrek Bizkaia izango dute aurkari

Asteburuan GRAVNI federazioen arteko txapelketako 2. Jardunaldia jokatu zen. Arabaren kontra aritu zen Nafarroa, Araban. Lehendabiziko jardunaldian Gipuzkoaren kontra galdu onodren, Nafarroak irabazi zuen 2. jardunaldi hau, jokatutako 33 partidetatik 23 Nafarroak irabazi baitzituen eta 10, aldiz, Arabak.

Tartean, emakumezkoen paleta argentinarrean, senior mailan, Sobrino eta Saezi (Araba) 25 eta 30 irabazi zieten Aristorenak eta Zamorak (Nafarroa). Emakumezkoen paleta goman, Perez eta Murgak (Araba) 30 eta 29 irabazi zieten Ardanazi eta Igoari (Nafarroa).

Bizkaiaren kontra
Asteburuan Nafarroak Bizkaia hartuko du, Nafarroan. Partidak Labriten, Noainen, Cabanillasen, Lopez frontoian, Salinasen, Tenis, Mendillorri eta Etxarri Aranatzen jokatuko dira. Zehazki, Etxarri Aranatzen larunbatean, 10:00etan, Emakumezkoen paleta gomako partidak egongo dira jokoan.