Txapeldun sakandarrak Nafarroako Pista Txapelketan

Guaixe 2017ko mar. 23a, 10:56

Ioseba Fernandezek urrezko domina, Ander Chamorrok eta Unai Villalobosek zilarrezkoa eta Anne Lapuentek brontzezkoa lortu dituzte

Asteburuan Nafarroako Pista Irristaketa Txapelketak jokatu ziren Barañaingo Lagunak patinodromoan. Nafarroako 9 irristaketa klubetako 233 patinatzaile lehiatu ziren guztira. Irristalari sakandarrek lan bikaina egin zuten. Ioseba Fernandez (Berriro Ere) 1.000 linea proban urrezko domina lortu zuen eta Nafarroako txapelduna izan zen.

Barañaingo Lagunak klubean dabiltzan sakandarrak primeran ibili ziren. Jubenilen mailan Ander Chamorrok zilarrezko domina lortu zuen 300 m erlojupekoan eta 1000 m linea proban. Unai Villalobosek, berea aldetik, zilarrezko domina jantzi zuen 500 m sprint, 5000 puntu eta 10.000 kanporaketa probetan bigarrena sailkatu eta gero. Horretaz gain, brontzezko domina lortu zuen 300 m erlojupekoan eta 1000 m linean. Bukatzeko, haurren emakumezkoen mailan Anne Lapuentek brontzeko domina jantzi zuen 300 m erlojupekoan.