Altsasukoak Aske Futbol 7 Lehiaketa antolatu dute

Guaixe 2017ko mar. 23a, 12:02

Apirilaren 15ean jokatuko da, Dantzalekuko zelaietan, 8:00etatik 20:00etara

Altsasukoak Aske, Etxera! ekimenak Futbol 7 Lehiaketa antolatu du apirilaren 15ean, Altsasuko Udalaren laguntzarekin. Txapelketa Dantzalekuko zelaietan jokatuko da, goizeko 8:00etatik 20:00ak arte. Txapelketa polita antolatzea da asmoa, ahalik eta talde gehiagok parte hartzea. Lehenengo, bigarren eta hirugarren sailkatuendako sariak izango dira.

Izena ematea zabalik
Apirilaren 9ra arte eman daiteke izena, ondorengo telefonoekin Whattsapp bidez, harremanetan jarrita: 608 161 237 edo 676 927 082. Talde bakoitzak 60 euro ordaindu beharko ditu.