Martxoaren bigarren asteburuan Euskal Ligako finalak jokatu ziren. Tartean, emakumezkoen paleta goma txapelketako finalak jokatu ziren Etxarri Aranatzen. Bigarren mailako Open mailako finalean, Etxarri Aranazko Gure Pilota klubeko Olaia Eizagirrek eta Izar Parotek jantzi zuten txapela, euren taldekide Uxue Mendinuetari eta Ane Eskalari soilik tanto bateko aldearekin irabazi eta gero (29 eta 30).