Nafarroako meteorologia datu osatuak 83 boluntarioren eguneroko lanari esker dugu. Haiek, egunero egunera, euren herriko meteorologia-estaziora joan, datuak jaso eta arduradunei telefono bidez jakinarazten diete. Urteko egun guztietan, astegun edo jaieguna izan, berdin da. Jasotako datuak hainbat ikerketarako baliagarriak izateaz aparte, eskualde edota toki mailako klima ikerketak egiteko balio dute.Gaurko Meteorologiaren Eguna dela eta, Nafarroako Gobernuak datuak jasotzen dituzten gizon-emakume horien lan isila aitortu nahi izan du.
Sakanan eskuzko bi meteorologi estazio daude: Irurtzunen eta Altsasun. Gainontzeko hiruak automatikoak dira: Aralar, Etxarri Aranatz eta Urbasa. Altsasuko estazioa XX. Mende hasieran kokatu zen, eta beraz, 100 urte baino gehiagoko datuak jasoak ditu.