Animaliek 23 auto-istripu eragin zituzten joan zen urtean

Guaixe 2017ko mar. 24a, 09:16

Sakanako errepide sarean animaliek eragindako 23 istripu zenbatu zituen 2016an Foruzaingoak. Nafarroan, guztira, 688 izan ziren. Beraz, basa-animaliek ibarrean eragindako istripuak herrialdekoen %3,34 dira. Sakanan zenbatutako ezbeharren %65,21 ibarra puntatik puntara zeharkatzen duen autobian (A-10) izan ziren. Sakanako bide luzeena da, baina kopuruak ere basa-animaliak alde batetik bestera pasatzeko duten  traba ere adieraziko luke. Mugimendu askatasun falta horrek istripu arriskua handituko luke.

Gehienak, ziurrenik, basurdeak eragindakoak izan ziren. Hala izan da, behintzat Nafarroan (326). Zerrenda horretan segituan daude: orkatzak (148), ezezagunak (69), txakurrak (59), azeria (24), azkonarra (23), zaldi-behorrak (10), ardiak (10), hegaztiak (6), katuak (5), oreinak (4), untxiak (2), trikuak(1) eta erbiak (1).

Ardura
Salbuespenak salbuespen, istripu horien ardura gidariarena eta bere aseguruarena dira joan den urteko martxotik

Otsailean istripua eragin zuten hiru basurde.

Errepidea Km Istripu kopurua Ehunekoa
Iparraldeko Autobia (A-1)   3 13,04
  400 2  
  403 1  
Sakanako Autobia (A-10)   15 65,21
  1 1  
  3 1  
  16 1  
  24 1  
  2,05 1  
  4,4 2  
  5,1 1  
  6,8 1  
  9,1 1  
  12,2 1  
  22,25 1  
  23,8 1  
  25,9 1  
  27,5 1  
NA-1000 Altsasu-Gipuzkoako muga   1 4,34
  5,1 1  
NA-120 Lizarra-Beasain   2 8,69
  28,5 1  
  42,3 1  
NA-7510 Lekunberri-Aralar   1 4,34
  16,5 1  
NA-7520 Arbizu-Lizarragabengoa   1 4,34
  8,6 1  
Guztira   23 100