Asteburuan hasiko da Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketa, Eusko Label Saria. Igandean, 12:00etan, Aguraingo pilotalekuan, bigarren jardunaldia jokatuko da. 8 aizkolari lehiatuko dira, Juanjo Erdozia etxarriarra tartean. David Naredo, Daniel eta Ruben España anaiak, Asier Armentia, Anton Iakobuti, Eloi Kortxero eta Ramiro Llanos izango ditu aurkari. Irabazten duen aizkolariak txapelketan jarraitzeko aukera izango du.