Benjaminak igandean Dantzalekun

Guaixe 2017ko mar. 24a, 09:56

Altsasuk Sakanako Futbol 8 Topaketako benjaminen txapelketako bigarren bueltako 7. jardunaldia hartuko du igandean


Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Sakanako futbol taldeekin elkarlanean antolatzen ditu Sakanako Futbol 8 Topaketak. Benjaminen mailan, areto futboleko topaketak jokatu dira orain arte, eta igandean, aldiz, futbol 8 partidak jokatuko dira. Altsasuko Dantzalekuk hartuko du futbol 8 jardunaldia, topaketen 8. Jardunaldia izango dena, goizeko 10:00etatik aurrera.

Benjaminen futbol topaketak. 8. jardunaldia
Igandean, Dantzalekun
10:00etan: Sutegi – Immerplastic
10:00etan: Lagun Artea 1 – Txartel
11:00etan: Etxarri Aranatz – Seguros Sayas
11:00etan: Urdiain – Lagun Artea A