GRAVNI: Nafarroak Bizkaia menpean hartu zuen

Guaixe 2017ko mar. 28a, 08:49
GRAVNIrako Nafarroako selekzioa.

Emakumeen paleta gomako partidak Etxarri Aranatzen jokatu ziren

Selekzioen arteko GRAVNI torneoaren barruan, asteburuan Nafarroak Bizkaia izan du aurkari. Nafarroa suertatu zen garaile, modalitate guztiak kontuan hartuta guztira jokatu ziren 34 partidetatik 25 irabazi baitzituen Nafarroak eta 9, aldiz, Bizkaiak.

Tartean, GRAVNI txapelketako emakumezkoen paleta gomako partidak Etxarri Aranatzen jokatu ziren. Gazteen mailan Ardanazek eta Mendinuetak (Nafarroa) 30 eta 27 irabazi zieten Igoiagari eta Diezi (Bizkaia) eta 22 urtez azpikoen mailan Igoari eta Lasari (Nafarroa) 13 eta 30 irabazi zieten Arrizabalagak eta Villanuevak (Bizkaia). Senior mailan, berriz, Munetak eta Ruiz de Larramendik (Nafarroa) 30 eta 11 irabazi zieten Thateri eta Etxanizi (Bizkaia).