Ikusgarria izan zen, beste behin, XII. Sara Korrika Traila (22,4 km, 1.600 m +). 627 korrikalarik lortu zuten proba despeditzea eta Oier Ariznabarreta izan zen nagusi (1:54:14). Beñat Katarain Razkinek lasterketa bikaina egin zuen eta hirugarren postuan gurutzatu zuen helmuga, txapeldunen podiumera igoz (2:00:07). Zalantzarik gabe, denboraldia bikain doa lakuntzararendako.
Emakumezkoetan, Oihane Azkorbebeitia iritsi zen lehena helmugara (2:19:42).
Beraza Huescan
Denboraldiarekin pozik egon daitekeen beste bat Jose Luis Beraza da. Uhartearra Huescan izan da asteburuan, Mallos de Riglos Trailean aritzeko (30 km). Bezperetan botatako elurteagatik eta korrikalarien segurtasuna bermatzeko lasterketa murriztu behar izan zuen antolakuntzak, 19 kilometrotara. Luis Alberto Hernando korrikalari ezaguna, munduko txapelduna izandakoa, izan zen txapelduna (1:25:39). 2:44 minutu atera zizkion Guillaume Taillebresseri. Beraza laugarrena sartu zen (1:30:14). Uhartearrak aipatu zuen distantzia luzea hobeto zetorkiola, baina, hala ere, kontentu zegoen egindakoarekin.
Donostia-Hondarribi Talaia bidea
Bestalde, 435 korrikalarik osatu zuten, igandean, VII. Donostia-Hondarribi Talaia bidea mendi lasterketa (30,8 km). Iker Oliveri hondarribitarra gailendu zen guztien artean (2:19:05). Joxeja Maiza etxarriarra 18. postuan sartu zen helmugara (2.36:01). Julen Arratibel 400. postuan sartu zen (3:57:20).
Mercero Etxauriko Krosean
Igandean jokatu zen Etxauriko krosa (7 km). 143 korrikalarik osatu zuten proba eta Imahol Gonzalezek irabazi zuen (29:09). Joxemari Mercero unanuarra 125. postuan sartu zen (49:27).