Asteburuan jokatu da Zizurkilko canikrosa, txakurrekin batera egiten den lasterketa. Hainbat kategorietan jokatu zen proba eta aipatzekoa da txakurkrosean Gaizka Aretzaga gailendu zela, Txispi txakurrarekin (16:33). Igor Artieda eta Luna bere txakurra 20. postuan sartu ziren (22:02). Etxarriarra beteranoen sailkapenean laugarrena izan zen.
Bestalde, jouring+canicros modalitatean Iban Vicente eta Bei txakurra gailendu zirela (11:01). Igor Lanz satrustegiarra eta Ikatz bere txakurra zortzigarrenak sailkatu ziren (17:25).