Arrazakeria inozoa ez delako. Nola ateak itxi?

Sakanako Immigrazio Zerbitzua 2017ko mar. 31a, 08:11

kolaboratzaileak

Arrazakeria ez da gaurko kontua, orain askoz ere nabarmenagoa, gordinagoa eta bortitzagoa bada ere. Larru azalaren kolorearengatik, jendea bere lurraldera bidaltzerainokoa, bertakoa izanagatik (ginear jatorriko Larry Bokesa euskaldunak dihoen bezalaxe).

Arrazakeria inozoa ez delako, elkarbizitza oztopatzen duelako, bera frenatzeko hainbat keinu:
-Erabiltzen dugun hizkuntza berrikusi. ¨Etorkizun beltza dauka¨, ¨dena beltza ikusten dut¨, bezalako adierazpenak. Edota: “panchito” deitzea latinoamerikar jendeari; “machupichu”-ak zonalde andinakoei… Hizkera ezegokiaren adibide dira.
Horren aurren egin dezakegun lehendabiziko gauza gure hizkuntza errebisatzea da, izan ere, hizkuntzaren muga, pentsamenduarena ere badelako.

-Besteetaz ez, besteekin baizik hitzegin. Orokortasunen azpitik (ijito guztiak lapurrak dira), banakoetara hurbildu; elkar-ezagutza erraztu. Estereotipo eta aurreritzietatik aldendu. Inork ez baititu talde sozial bateko kide guztiak ezagutzen. Ezinezkoa da.
Hortaz, jatorri anitzeko gizakien arteko hartu-emana bultzatzen duten ekimen anitzetan parte-hartzea da egin dezakeguna.

-Irakurri-entzuten dugun lehena zalantzan jarri. Ez da egia entzun edota irakurtzen dugun guztia. Migrazio kontuetan, asko eta asko dira notizia faltsuak. Sare sozialetan neurririk gabeko abiadura geldiezinean zabaltzen direnak, eta askotan egia ez izateagatik hain zuzen, ikaragarrizko kaltea egiten dutenak. Konponezina izatera artekoa.

Izan ere, hitzek badute bere eragina, bere aztarna uzten. Jasotzen dugun informazioa benetazkoa dela egiaztatzea, ezinbestekoa da. “Etorkinak dirulaguntza guztiekin geratzen dira” bezalako esaldien aurrean, ezinbestekoa da, horren inguruan egia jakitea.

Zurrumurruen kontrako sareetan informazioa bila dezakegu. Bai EAEko sarean, nola Bartzelonakoan…..Eta baita Nafarroako alter@nativas.org erakundeak daramana.
Arrazakeria inozoa ez delako.