Haize Berriak bandak Enrike Zelaiaren hautagaitza sustatu bazuen, Iruñeko Gaiteroek, Nafarroako Ateneoaren babesarekin, Justo Lakuntza Baldaren hautagaitza sustatu du. Irintarra 1944ko martxoaren 14an jaio zen. Afrikako Misiolariak, Aita Zuriak, kongregazioko kidea da; 1969ko garagarzaroaren 29an apaiztu zen.1982ra arte bere Afrikako bere misiolari lana egiteko horrekin lotura zuzena zuten ikasketekin uztartu zuen: Arabiar hizkuntzan eta Ikasketa islamikoetan diploma (1977) eta lizentziatura (1978) lortu zituen Erromako Arabiar eta Islam Ikerketen Institutu Pontifikalean. Londongo Unibertsitateko Ekialdeko eta Afrikako Ikerketa Eskolan Afrikar hizkuntza eta kulturen doktoretza egin zuen (1990).
Erromako aipatu institutuan hainbat ardura izan ditu: aparteko irakaslea (1982-1986), Arabiar hizkuntza eta Islam Ikerketako irakasle (1990-), ikasketa burua (1995-), 2000. urtean errektore izendatu zuten eta gaur egun errektore emeritua da. Misiolaria eta arabista, islamaren eta nazio arabiarretan mundu mailako aditua da. 37 herrialdeetan ikasi eta ikertu du. Musulmanen inguruan azken aita santuari aholku eman die.