Asteburuan preferente mailako 25. jardunaldia jokatu da. Sailkapenean bigarrena den Beti Casedano izan zuen aurkari Lagun Arteak, Casedan. Beti Casedanok gehiago agindu zuen lehen zatian eta 28. minutuan gola egin eta markagailuan aurreratzeko aukera izan zuen Betik. Bigarren zatian bi taldeak paretu egin ziren, eta falta baten jaurtiketaren ondoren Ander Unanuak Lagunek berdinketa lortu zuen. Jokalari bat gutxiagorekin geratu ziren lakuntzarrak, baina Lagunek berdinketari eustea lortu zuen eta puntu oso garrantzitsua ekarri zuen Casedatik.
Oibarren jokatu zuen Etxarri Aranatzek eta, tamalez, punturik gabe itzuli ziren etxarriarrak. Lehen zatian Oibarrek agindu zuen baina Etxarrik ongi defendatu zuen eta Aibaresek ez zuen golik sartzea lortu. Bigarren zatian irabaztera atera ziren etxekoak eta Mikelek eta Asierrek, penaltiz, 2 eta 0 aurreratu zuten Aibares. Azken minutuetan bi jokalari gutxiagorekin geratu zen Etxarri.
Bidezarrak jarraitzen du preferente mailako lider, 58 punturekin. Lagun Artea laugarren postura igo da, 37 punturekin, eta Etxarri bosgarrena da, 36 punturekin. Liga despeditzeko bi jardunaldiren faltan, hirugarren postuan sailkatzeko aukera dute, oraindik Lagun Arteak eta Etxarrik, promozio mailan sartu ahal izateko, alegia.