Aurreko ostegunean Osasuna taldeko Oier Sanjurjo eta Imanol Garcia jokalariak Etxarri Aranatzen izan ziren bisitan, Etxarri Aranazko Osasuna Futbol Eskolako kideekin topaketa izateko. Etxarriko kultur etxea txiki geratu zen, Etxarriko futbol eskolakoek Oier eta Garcia gertu ikusi nahi zituztelako. Bildutakoen galderak erantzuteaz aparte, sinatzen nahikoa lan izan zuten futbolariek, denok euren sinadura nahi baitzuten.