Larunbatean XVI. Eibarko Duatloia jokatu zen (5 km korrikan-18 km bizikletan eta 2,5 km korrikan). Atletico San Sebastian taldeko Hossain Kaanache (52:38) eta Antxintxika Debagoiena taldeko Lourdes Oiartzabal (1:01:35) izan ziren azkarrenak. Sakandarren artean Saltoki Trikideak taldeko Mikel Astiz 25.a iritsi zen helmugara (54:54). Sakana Triatloi Taldeko Gorka Garcia de Eulate 72.a sailkatu zen (1:00:54), Ivan Sobredo 81.a (1:01:39) eta Borja Gonzalez 111.a (1:08:12).