Bi etxarriar arin zaurituak autobian

Guaixe 2017ko api. 6a, 08:42
Ezbeharragatik erreil bat itxi zuten. Argazkia: Foruzaingoa.

Etxarri Aranazko bi emakumezkok auto istripua izan zuten Sakanako Autobian (A-10), Uharte Arakil parean, atzo, 11:05 aldera. Ezbeharraren ondorioz arin zauritu ziren. Hainbat kolpe zituztela Irurtzungo osasun etxera eraman zituzten han artatu zitzaten. Suhiltzaileen anbulantzian egin zuten hori. Irañetarako norabidean zihoazen eta istripuaren ondorioz ezkerreko karrila itxita gelditu zen. Foruzaingoak trafikoa bideratu eta ezbeharraren arrazoiak ikertu zituen.