Igandean 24. Donejakue lasterketa jokatu zen Zizurren. 10 km-ko proban Javier Nagore zizurdarra izan zen azkarrena (32:28). Alfredo Larraburu irurtzundarra 30.a sailkatu zen (38:49) eta Carlos Mañeru etxarriarra 95.a (44:27). Egun berean, Lekunberriko Legoa-Txikito de Arruitz Memorialean lehiatu ziren korrikalariak, Lekunberrin (6 km). Diego Quintana izan zen azkarrena (19:29). Tartean, Ismael Lopez de Goikoetxea 28.a iritsi zen helmugara (27:00) eta Joxe Mari Mercero 39.a (31:40). Bestalde, 28. Faltzeseko Krosean (10 km) Daniel Sanz antsoaindarra nagusitu zen (33:58). Ioni Araña arbizuarra 10.a sartu zen (40:09) eta Ainhoa Markinez olaztiarra 59.a (59:52).
Mendi lasterketei dagokienez, III. Arrasate Udalatx Mendi Lasterketan (21 km) Markel Urigoitia bizkaitarra gailendu zen proba osatu zuten 280 korrikalarien artean. Iker Flores 55.a sailkatu zen (2:25:06) eta Arantzazu Larrañaga 193.a (2:51:37).