Nafar Lansarek jakinarazi duenez, martxoaren akaberan hasieran baino 18 sakandar gehiago zeuden izena emanda Altsasuko enplegu bulegoan, 979 hain zuzen ere. %1,87ko igoera. Joan den urteko martxoko datuarekin alderatuta ibarrean langabezia %9,69jaitsi da. Hala ere, Sakanako datua osatzeko Iruñeko zabalguneko irurtzundarren eta arakildarren datua falta da. Bestalde, Nafar Lansarek jakinarazi duenez, Altsasuko bulegoaren bidez 620 kontratu itxi ziren martxoan eta 37 bakarrik ziren mugagabeak.
Nafarroari dagokionez %0,9ko jaitsiera izan du langabeziak. Guztira 40.353 langabe zeuden, aurreko hilean baino 367 gutxiago eta joan den urtean baino %8,54 edo 3.766 pertsona gutxiago. Haietatik 23.041 emakumezkoak dira (%0,1eko jaitsiera, 16 gutxiago) eta 17.312 gizonezkoak (%1,9ko jaitsiera, 351 gutxiago).