Udaberriarekin batera, eguraldi egokiagoa eta argi ordu gehiago daudela kontuan izanda, Enneco, haritzaren memoria parkera auzolanak bueltatuko dira. Nafarroa Bizirik fundazioak jakinarazi duenez, astean behin auzolan bat egiteko lantalde berri bat sortzeko asmoa dute. Parte hartu nahi dutenek izena emateko bi bide dituzte: 676 865 239 edo auzolanaenneco@hotmail.com.