Nafarroako Eskola Kontseiluaren XIX. Jardunaldiak eginen dira Iruñean gaur eta bihar. Jardunaldiek Landa Eremuko Eskola Nafarroan gaia jorratuko dute, beti ere, hezkuntza komunitatetik eta komunitatera hausnarketak ekartzea bilatzen dute Jardunaldiek. Familia, irakasle, profesional eta udal arduradunei zuzenduta daude. Sakanako bost herri eskolek (Uharte Arakil, Arbizu, Iturmendi, Urdiain eta Olatzagutia) euren koordinazio esperientzia ezagutaraziko du.
Aurreko ikasturtera arte elkar lan puntuala zena koordinazio eta sare-elkarlan jarraitua bihurtu zen. Horretaz aparte, azalpen gehiago emanen dituzte: Arbizuko eskolakoek Dumas proiektuari buruzkoak, Urdiaingoek bertsolaritzaren bitartez ahozkotasuna, jendaurreko agerraldiak eta emozio-adimenaren lanketaz eta Olatzagutiakoek aniztasunari lotutako ikasketa komunitateez.
Jardunaldiaren helburu nagusiak dira: eremuko eskola definitzea, beste lurraldeetan eredugarriak diren landa eremuko ereduak ezagutzea, hezkuntza komunitatea eta inguruaren arteko harremana aztertzea, landa eremuko zenbait ezaugarri landu edota Nafarroako landa eremuko eskoletan egiten diren esperientzia esanguratsuak partekatzea.