Zaldua, hirugarrena Elomendiko sailkapenean

Guaixe 2017ko api. 11a, 13:15

Elomendiko Futbol Txapelketa. 25. jardunaldia: Zaldua 5 – Modernillo 1

Zaldua Elomendiko Futbol Txapelketako sailkapenean hirugarren postura igo da, asteburu honetan Modernillo taldeari 5 eta 1 irabazi eta gero. Unziti da liderra, 63 punturekin, eta Etxarrengo taldea hirugarren postuan dago, 49 punturekin, Apolo taldearekin puntutara berdinduta.
Asteburu honetan atzeratutako partidak jokatuko dira.