Ikasle eguna ospatuko da gaur

Guaixe 2017ko api. 12a, 08:13

Ikasle Abertzaleak taldeak Sakanako ikasle eguna antolatu du gaurko. Apurtu eta eraiki lelopean euskal eskola nazionalaren aldeko aldarrikapena eginen dute. 13:30ean abiaraziko dute egitaraua institututik abiarazitako errebalidak desobeditu leloa duen manifestazioarekin. 15:00etan bazkaria eginen dute Zubiondo elkartean. Bazkaldu ondoren, ikasle kalejira izanen da, 18:30ean. Ibilbidean ikasle mosaikoa eginen dute eta mozkorkiroletan ariko dira. Ikasle eguneko egitaraua Ingo al deue? eta Desperdizio taldeen kontzertuekin despedituko da.

Erlazionatuak

Ikasleak greban

Guaixe 2017 mar 23 Altsasu