Olazti-Arantzazu, Sakanako Mendizaleekin

Guaixe 2017ko api. 18a, 10:03

Apirilaren 23an, goizeko 7:00etan aterata

Sakanako Mendizaleak taldeak apirileko irteera prest dauka. Olaztitik ateratzea eta mendirik mendi Arantzazuraino iristea da erronka, Olaztiko Sutegi taldekoek prestatu eta zehaztutako ibilbide eder eta bikainean. Autobusean izena emateko epea zabalik dago, ohiko tokietan edo 639 117 631 telefonoan. Autobusa goizeko 7:00etan aterako da.