Gaur “Kirola Euskaraz” jardunaldiak Iruñean

Guaixe 2017ko api. 27a, 07:48

Amaia Gerrikagoitia, ezkerrean, Sakanako Bizikleta Egunaren aurkezpenean. Izaskun Errazkin euskara teknikariarekin batera emango du Sakanako esperientziaren berri.

Nafarroako Gobernuak, Euskarabideak eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak antolatuta, gaur, apirilaren 27an, ostegunean, 10:00etatik aurrera Larrabide Estadioan

“Kirola Euskaraz, hausnarketak eta erronkak” lelopean jardunaldia antolatu dute Nafarroako Gobernuak, Euskarabideak eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak gaur, apirilaren 27an, ostegunarekin, goizeko 10:00etatik 18:00etara Iruñeko Larrabide Estadioko KAIMZ-Kirola Azterlan Ikerketa eta Medikuntzako Zentroan –Zangoza kalea, 34, Iruñea–.

Jardunaldiak ondokoendako prestatu dira: udaletako kirol eta euskara teknikariendako, kirol taldeetako arduradun eta entrenatzaileendako, kirol feerazioetako teknikari eta arduradunendako, ikastetxeetako kirol taldeetako arduradun eta guraso elkarteendako, gorputz heziketako irakasleendako eta interesa duten edonorendako. 100 pertsonarendako tokia dago eta izena ematea zabalik dago, apirilaren 23ra arte, hurrengo loturan: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSeKARA6Nd1Q5kVYiGKA3zjblI51grqC6lQZnmukbaqMQZAurA/viewform?c=0&w=1
Informazio gehiagorako: airujope@navarra.es eta mgoldarg@navarra.es.

Sakanako esperientzia
Jardunaldietan azalduko dituzten esperientzien artean, Sakanako Mankomunitateko Amaia Gerrikagoitia kirol teknikaria eta Izaskun Errazkin euskara teknikariak euskara kirol ikastaroetan txertatzeko Sakanako esperientzia emango dute ezagutzera.

Egitaraua
-10:00etatik 10:30era: Jardunaldien aurkezpena: Ruben Goñi, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendaria eta Mikel Arregi, Euskarabideko zuzendaria.
-10:30etik 11:45era: “Kirola: baliabide hezitzaile eta euskalduntzailea”. Luis Mari Zulaika, EHUko irakaslea.
-12:15etik 13:00etara: “Kirola haur-gaztetxo euskaldunen hizkuntza sozializazioan: premiak eta aukerak”. Paula Kasares, NUP, soziolinguistikan doktorea.
-13:00etatik 14:00etara: “Euskara kirolean: marka eta erronka”. Jokin Larrañaga, Arabako Foru Aldundiko Euskara Zerbitzuko burua.   
-14:00etan: Bazkaria Printzearen Gotorlekuan.
-16:00etatik 17:00etara: “Esperientzia positiboak ezagutuz”. Fernando Molina, Burlata Futbol Eskola, Pablo Murias, kirol teknikaria, Irungo ereduaz, Amaia Gerrikagoitia eta Izaskun Errazkin, Euskara kirol ikastaroetan, Sakanako esperientziaz, eta Esther Lakasta eta Larraitz Muñoa, Dindaia, aisialdian erabilera sustatzeko programaz.
-17:00etatik 18:00etara, mahai ingurua: “Kirola eta euskararen inguruko harremanak”. Moderatzailea: Juan Kruz Lakasta (Euskalerria irratia). Hizlariak: Luis Mari Zulaika, irakaslea, Iñaki Perurena, harri-jasotzailea, Abel Barriola, pilotaria, Uxue Fraile, atleta eta Muriel Ruiz de Larramendi, eskalatzailea.
-18:10ean: Jardunaldiaren ondorioak eta proposamen berriak.