Euskaldundu bazara, omenaldia merezi duzu!

Guaixe 2017ko api. 17a, 12:10

Hala uste dute behintzat Sakanako AEK-k, Mintzakide programak eta Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak. Helduak izatean euskara ikasi duten sakandarrak omentzeko eLe festa antolatu dute, bigarrenez. Maiatzaren 6an ospatuko da, Altsasuko Alde Zaharreko festen barruan. Euskara praktikatu eta bizi Sakanan! leloarekin, euskal hiztun berri horien ahalegina aitortu eta Sakanako euskal hiztunen komunitatera ongietorria emanen zaie.

Festaren antolatzaileek euskaldundu diren edo horretan ari diren sakandarrei deia egin diete: euskarako B2 maila bukatzen ari bazara edo mintzapraktika programa batean bazaude, eta eLe festan parte hartu nahi baduzu, jarri harremanetan Euskara Zerbitzuarekin apirilaren 28rako (948 464 840 edo euskara2@sakana-mank.eus).