Joanes Bakaikoak hasiera bikaina eman dio profesional mailari. Promozio mailako Buruz Buruko finalerdietan aritzeko sailkatu da etxarriarra eta finalerdietan Gorka izango du aurkari, maiatzaren 5ean oraindik zehaztu ez den tokian jokatuko den partida erabakiorrean. Irabazleak final handia jokatuko du. Beste finalerdian Arteaga II.a eta Peña II.a lehiatuko dira.
Txapelketako final zortzirenetan Jaka ordezkatu zuen Julen Martijaren kontra aritu zen Joanes Bakaikoa eta 5 eta 22 gailendu zen etxarriarra eta larunbatean Labriten jokatutako final laurdenean Urretabizkaiari 22 eta 19 irabazi zion Bakaikoak.