Kalitatezko Elikagai eta Edarien Nazioarteko Feria, Gourmets Saloia, hartuko du Madrilgo Ifema erakustazokak astelehenetik ostegunera. Nafarroak bere standa du eta han herrialdeko 16 enpresak bere produktuak aurkeztu eta bisitariei hainbat jarduera eskainiko dizkiete. 16 ekoizleak Reyno Gourmet markakoak dira, hau da, aitortutako kalitatea duten elikagaiak egiten dituzte. Horien artean dago ahate-produktuak egiten dituen Altsasuko Katealde enpresa.
Azokan bertan Gourmet Gaztak espazioa dago eta horrekin batera Espainiako Gazta Hoberenen Txapelketa jokatuko da. Ardi gazta semi mailan Unanuko Balda-Artolaren gazta finalistetako bat da. Nafarroako standean, bestalde, jatorri izendapena duten hainbat produkturen berri ematen da, tartean Idiazabal gaztarena.