Oh Yeah, Altsasukoak Aste Futbol 7 Lehiaketako txapelduna

Guaixe 2017ko api. 25a, 09:49

20 talde lehiatu ziren apirilaren 15ean Dantzalekun jokatutako Futbol 7 txapelketan

Altsasuko ferietako liskarren ondorioz auzipetutako gazteen alde Altsasukoak Aske Futbol 7 Lehiaketa jokatu zen Aste Santuan, apirilaren 15ean Dantzalekuko futbol zelaietan. Ekimena arrakastatsua izan zen, Sakana, Araia, Lekunberriko eta Iruñeko 20 taldek parte hartu baitzuten eta Dantzalekura ikusle mordoxka hurbildu zelako.

20 talde horiek 5 multzotan banatu zituzten antolatzaileek, eta goizean ligaxka jokatu ondoren, arratsaldean kanporaketak eta final handia jokatu ziren. Finala Etxarri Aranazko bi taldek jokatu zuten, Oh Yeah eta The Magiks. Final ederrean, Oh Yeah gailendu zen. Hirugarrena Lakuntzako Kaimanak taldea sailkatu zen.

Lehiatu ziren 20 taldeak
1.Taldea: Oh Yeah, The Magiks, Mailastuek eta Aston Birra.
2.Taldea: La Garden, Nexkixek, Jaimes eta Inter de mitente.
3.Taldea: Kaimanak, Salketemeto, Eldense eta Aitziber.
4.Taldea: La Peña, OGA, Beti Kozkor eta Puticlub Manoli.
5.Taldea: Vodka Juniors, Riki Team, Leones del Atlas eta Bizitxirul.