Katarain laugarrena Aloñan eta Noveleta 11.a Arantzan

Guaixe 2017ko api. 25a, 14:51
Beñat Katarain, Aloñako igoeran. Argazkia: Felix Beitia.

Mendi lasterketetan ongi dabiltza sakandarrak

Sakandarrak XIII. Aloñako igoeran (22,6 km)
1.Imanol Goñi (Ea): 2:05:16
4.Beñat Katarain (Lak): 2:07:48
17.Jose Luis Beraza (Uhar): 2:19:43
68.Patxi Rubio (Uhar): 2:41:30
157.Javier Gonzalo (Uhar): 3:03:34
176.Sergio Goñi (Olaz): 3:06:37
195.Arantzazu Larrañaga (Uhar): 3:12:21

Sakandarrak II. Arantzako Mendi Lasterketan (20 km)
1.Xuban Ezeiza (Urnieta): 1:42:53
11.Evaristo Noveleta (Irur): 1:53:14
76.Igor Artieda (Etx): 2:16:49
177.Erkuden San Martin (Etx): 2:45:06

Sakandarrak XXI. San Marcos Igoeran (11,6 km)
1.Xabier Lukin (Errenteria): 56:31
16.Jose Javier Beregaña (Uhar): 1:04:34

Asteburuan makina bat mendi lasterketa izan dira. Tartean, XIII. Aloñako igoera jokatu zen igandean Oñatin, 22,6 km-ko proba. 260 korrikalarik lortu zuten helmugara iristea, Imanol Goñi earra buru zela (2:05:16). Beñat Katarain lakuntzarrak martxa onean jarraitzen duela erakutsi zuen eta laugarrena sartu zen, bi minutu pasara (2:07:48.

Bestalde, igandean II. Arantzako mendi lasterketa jokatu zen (20 km). Xuban Ezeiza urnietarra izan zen azkarrena proba bukatu zuten 201 korrikalarien artean (1:42:53). Evaristo Noveleta izan zen lehen sakandarra, 11. postuan (1:53:14).

Eta igandean, Errenterian, XXI. San Marcos Igoera jokatu zen (11,6 km). 101 korrikalarik osatu zuten proba eta Xabier Lukin gailendu zen bere jaioterrian (56:31). Jose Javier Beregaña uhartearra 16.a sailkatu zen (1:04:34).