8 taldek ekingo diote I. Ziordiko Futbol 5 Txapelketari

Guaixe 2017ko api. 27a, 15:39

Asteburu honetan hasiko da txapelketa

Futboleko zaleek futbolaz gozatzeko beste aukera bat dute Sakanan, asteburu honetan abiatuko baita I. Ziordiko Futbol 5 Txapelketa. 8 talde ariko dira guztira: Aralar Mendi, Auzomotojorik Ez, Dia Ibaia, Futsal Sakana, Ingenierías Iradi, Leones del Atlas, Los Suaves eta Ziordia.

Ziordiko Udalak antolatu du Txapelketa, hainbat babesleren laguntzarekin.
Txapelketa ostiralean, apribilaren 28an abiatuko da. 7 jardunaldiko ligaxka jokatuko da eta ondoren talde onenek kanporaketak jokatuko dituzte. Partidak paraje zoragarrian jokatuko dira, Ziordiko txipudi ondoko futbol zelaian. Aipatzekoa da txapelketan jasotako diru guztia Dravet Fundaziora igorriko dela.

I. Ziordiko Futbol 5 Txapelketa. 1. jardunaldia
Ostiralean, Ziordian:
18:00etan: Ingenierías Iradi / Auzomotojorik Ez

Larunbatean, Ziordian:
18:00etan: Futsal Sakana / Leones del Atlas
19:00etan: Los Suaves / Ziordia

Igandean, Ziordian:
17:30ean: Aralar Mendi / Dia Ibaia