Gipuzkoa, Errioxa, Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Iparraldeko pilota selekzioen arteko txapelketa azken txanpara heldu da. Asteburu honetan, hain zuzen ere, txapelketako finalak egongo dira jokoan. Nafarroako selekzioa, egungo txapelduna, jokoan dauden finaletan ordezkari gehien izango duen taldea da.
Guztira GRAVNIko 26 final jokatuko ditu Nafarroak, horietako 19 ezker paretan eta gainontzeko 7ak trinketean. Tartean ibiliko dira pilotari eta palista sakandarrak. Gipuzkoak 24 final jokatuko ditu, 14 frontoian eta 10 trinketean eta Bizkaiak 20 final, 10 frontoian eta 5 trinketean. Iparraldek 12 final jokatuko ditu trinketean eta 6 frontoian, Arabak 6 frontoian eta bakarra trinketean eta Errioxak 4 frontoian eta bakarra trinketean.
Frontoiko faborito nagusia Nafarroa da baina trinketean lehia oso estua dago.