Bizi itxaropena, Nafarroako bataz bestekoaren azpitik

Guaixe 2017ko api. 28a, 08:44

Nafarren bataz besteko bizi itxaropena 84 urtekoa da. Emakumezko nafarrek 86,9 urte bizi dira; Europako 300 eskualde baino gehiagoren artean bigarren tokian daude. Gizonezkoak, berriz, emakumezkoak baino 5,7 urte gutxiago bizi gara, 81,2; Europako sailkapenean bizi itxaropenean seigarrenak gara. Sakanako gizon-emakumeen bizi itxaropena Nafarroako bataz besteko datu horien azpitik gaude. Horixe ikus daiteke Nafarroako Osasun Komunitarioaren Behatokiak oinarrizko 57 osasun-eremuetan egindako azterketan.

Behatokiak gaineratu duenez, bizi-itxaropen txikieneko eremuek Nafarroako orokorrarekiko bi urteko gehienezko aldea dute; alde hori beste autonomia erkidego eta Europako beste herrialde batzuetan dauden aldeak baino nabarmen txikiagoa da. Behatokiaren helburua da osasun eskualde bakoitzeko informazio guztia sortzeko, aztertzeko, biltzeko, antolatzeko eta jakinarazteko tresna gisa lan egitea; “horrela, herri administrazioek eta osasunaren arloko beste eragile batzuek lurralde-eremu bakoitzaren egoera zehatzera egokitu ditzake bere politikak eta jarduketak, eta desberdintasunak murriztu”.

Bizi itxaropena    
Osasun eskuladea Gizon / urteak Emakume / urteak
Irurtzun* 80 85,8
Etxarri Aranatz* 80,8 86,2
Altsasu* 79,2 85,6
Nafarroa 81,2 86,9



Haurtzaroko obesitatea
0 eta 5 urte arteko haurren obesitatea helduarokoarekin lotuta dago, eta gaixotasun kardiobaskularrak eta 2 erako diabetesa izateko arrisku handiagoarekin. Munduko Osasun Erakundeak “egokitzat” jotzen du % 3tik beherako obesitate-portzentajea. Irurtzun eta Etxarri Aranazko osasun eskualdeak tarte horretan daude, Altsasukoak, berriz, bikoiztu egiten du.

5 urte arteko haur loditasuna
Osasun eskualdea Indizea
Irurtzun 2,5
Etxarri Aranatz 2,6
Altsasu 7,1