LAB: prekarietatea hedatuta dago

Guaixe 2017ko api. 30a, 12:36

Maiatzak 1ean Iruñeko Gaztelu plazatik 12:15etan abiatuko da LABen manifestazioa.

Langilearen Egunaren bezperan Sakanako LABek ibarrak bizi duen sozio-ekonomia egoeraren inguruko hausnarketa publiko egin du. Sindikatuko arduradun Gaizka Uhartek esan duenez, “enpleguan egoera hobetu dela nabari da”. Gora egin duten Gizarte Segurantzako eta behera egin duen langabezia datuetan oinarritu da hori esateko. Gaineratu duenez, “25 enpresa dira enplegu gehien sortu dutenak eta, kontrako aldean, badirudi komertzio txikiak direla egoera okerren bizitzen ari direnak, 6 langile baina gutxiagoko enpresen kopuruak behera egin baitu”.

Uhartek, hala ere, nabarmendu du “enplegu datuak hobera egin badute ere, egin diren kontratuak behin behinekoak dira eta baldintza kaxkarretan egin dira”. Azaldu duenez, kontratazioen %90 baino gehiago behin behinekoak dira, emakume eta gazteak dira lan egonkor bat bilatzen zailtasun gehien izaten ari direnak. LABetik bestelako datuak eman dituzte ere: enpresatan negoziazio kolektiboa erabat geldituta dago, ordu estrak ugaritu dira eta lanaldiak luzatu. “Orokorrean esan dezakegu aberastasuna eta lana ez dela banatzen ari. Esan dezakegu prekarietatea hedatua dagoela eta ondorio zuzenak dituela enpleguaren sorreran edo langileon eros ahalmenean. Zailtasunak beraz, bizi modu duin bat aurrera ateratzeko orduan”.

Deialdia
LABek Maiatzaren Lehenerako Langileok Euskal Estatua! Burujabetza osoa Aldaketa Sozialerako! leloa aukeratu du. Sakandarrak  Iruñeko Gaztelu plazatik 12:15etan abiatuko den manifestazioan parte hartzera deitu du. Mobilizazioak lau atal izanen ditu Euskal Herriak behar duen alternatiba irudikatu asmoz: 35 orduko lan astea, 1200 euroko gutxieneko soldata, 1080 euroko gutxieneko pentsioa eta zerbitzu publikoen garapena. LABek  langileak antolatu eta borrokatzera deitu nahi ditugu, enpresatan eta kalean  aberastasuna eta lanaren banaketaren alde.

Enpleguaren bilakaera Sakanan Seguritate Sozialeko datuak kontutan hartuz
Urtea Langileak
2008 6722
2013 4532
2015 4130
2016 4540
2017 4821

 

Sektoreen araberako bilakaera 2015-2017
Sektorea 2015 2016 2017
Zerbitzu pribatuak 1228 1322 1379
Industria 2228 2601 2864
Administrazio publikoak 224 236 278
Eraikuntza 247 196 365
Nekazaritza eta abeltzaintza 76 71 69
Soziosanitarioa 127 114 134
Irakaskuntza 185 200 197

 

Enpresa kopurua, langile kopuruaren arabera      
  2015   2016   2017  
  Langile kopura Enpresa kopurua Langile kopurua Enpresa kopurua Langile kopura Enpresa kopurua
<6 939 544 954 566 929 549
6tik 30era 1567 126 1743 139 1874 143
>30 1624 24 1843 24 2018 25
Guztira 4130 694 4540 729 4821 717

 

Langabeziaren bilakaera*
Urtea Langabeak
2013 2000
2016 1256
2017 1142
*INEM