ITURRASKARRI, bideak eta arraskak berritzeko egitasmo soziala.

Sakanako Gizarte Zerbitzuak 2017ko api. 28a, 08:17

kolaboratzaileak

Iturraskarri izaera sozialeko proiektu bat da, eta Irurtzungo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Gizarte Enplegu Babestuko proiektuan parte hartzen dutenei prestakuntzako lanak ematea du helburu.          
Proiektuak gizarte-izaera duen arren, turismoa sustatu eta bertako ondarea, kultura eta natura babestu nahi ditu.   
2006. urtean jarri zen martxan. 12 urte hauetan, garbitokiak, zubiak, iturriak, askak, konjurutokiak, ferratokiak, korrikalekuak eta berdeguneak berritu ditugu. Horretaz gain, herriak lotzen dituzten bide asko garbitu, markatu eta bertan mantentze-lanak egin ditugu. Proiektua eskualde osora zabaltzea eta bizilagun eta entitate askok babestea lortu dugu.
2017. urte honetan, honako ekimen hauetan parte hartzera animatu nahi ditugu:
1) 5 txango egitea Iturraskarriko bideetan barna, Irurtzungo Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea osatzen duten udal guztiak elkartuz. Txangoak helduei zuzenduta egongo dira eta “Donejakue bidea etapetan" ereduaren antzekoak izango lirateke. Guztiok bide horien edertasunaz, erabilgarritasunaz, aberastasunaz eta merezi duten ezagutzaz, errespetuaz eta zaintzaz sentsibilizatzeko. Herriak lotzen dituzten Iturraskarriko bideak, Donejakue bideak, errege-bideak, errege-abelbideak, suebakiak, gurdibideak eta xendak dira, eta horiek guztiak historia, bitxikeria, edertasun eta ezagutza ugari gordetzen dute bere barnean.
Iturraskarriko bideetarako babesleak bilatzeko kanpaina bat egiten ari gara. 35 babesle behar ditugu 170 km inguru dituen sare osoa lotzeko. Bidearen bost kilometroko zati baten babesle izateko aukera dago. Hori eginez gero, urtean behin eta maiatza iritsi baino lehen, babesleak txango bat egin beharko du zati horretan eta jakinarazi beharko digu zein egoeratan dagoen (margo-markak berritu behar diren, zuhaitzen bat erori den, lurra erori den edota sasiak kendu behar diren).
Berehala zehaztasun gehiago emanen dira.