Korrikalari sakandarrek atsedenik ez

Guaixe 2017ko mai. 4a, 11:11

Izarraitzen, Bidaurretan eta Pagoetan lehiatu dira, besteak beste

Asteburuan hainbat mendi lasterketa jokatu dira. Larunbatean XIII. Izarraitzko mendi lasterketa (20 km) 87 korrikalarik osatu zuten eta Aritz Kortabarria arrasatearra gailendu zen (1:59:11). Ander Unzurrunzaga Ganboa etxarriarra 34.a iritsi zen helmugara (2:22:32). Eta egun berean Bidaurretako mendi lasterketan aritu ziren korrikalari sakandarrak. Victor Amatriain (1:10:22) eta Izaskun Sanzek (1:35:54) irabazitako proban, Fran Araña arbizuarra 17.a sailkatu zen (1:25:17), Luis Areta lakuntzarra 71.a (1:41:49) eta Maria Goikoetxea etxarriarra 101.a (1:50:20).

Bukatzeko, igandean Zarautzen jokatutako Pagoeta mendi lasterketan (21 km) 178 korrikalari klasifikatu ziren, Andreu Simon buru zela (1:33:26). Aritz Igeltz lakuntzarra 24.a sartu zen (1:51:33) eta Iñaki Lacalle olaztiarra 109.a (2:11:06).