Benjaminek Sakanako Futbol Topaketei agur

Guaixe 2017ko mai. 9a, 11:14
Asteburuan Ziordian jokatu zen benjaminen topaketen azken jardunaldia.

Sakanako Futbol Topaketako benjaminen 10. eta azken jardunaldia jokatu zen igandean Ziordian

Mank-ek antolatutako benjaminen mailako Sakanako Futbol Topaketak igandean despedizu ziren. Ziordian jokatu zen 10. eta azken jardunaldia. Aipatu topaketetan Urdiain, Txartel, Sutegi, Seguros Sayas, Lagun Artea 1, Etxarri Aranatz, Immerplastic eta Lagun Artea A taldeak lehiatu dira. Ikasturtean zehar, areto futbola eta futbola tartekatu dituzte, eta Bakaikun, Irurtzunen, Lakuntzan, Urdiainen, Uharte Arakilen, Arbizun, Etxarri Aranatzen, Altsasun eta Ziordian aritu dira.

Kimuen mailako topaketak aurrera diraute. Bi jardunaldi geratzen dira ikasturtea despeditzeko.