Sakandarrak Izazpiko igoeran
1.Aritz Egea (Ezkio): 31:44
2.Beñat Katarain (Lak): 35:44
Sakandarrak Elomendi Xtremen
Maratoi erdia (21 km)
1.Iñaki Mihura (Arraioz): 1:46:18
10.Mikel Iriarte (Arb): 1:58:11
22.Iker Flores (Alts): 2:01:53
146.Erkuden San Martin (Etx): 2:35:53
Laburra
1.Josu Galvez (Eskoriatza): 48:55
5.Alatz Agirre (Arb): 51:50
37.Hodei Lakuntza (Etx): 1:08:07
38.Victor Isturiz (Irur): 1:08:43
40.Koldo Isturiz (Irur): 1:09:22
Sakandarrak II. Segura-Zerain Trailean (25 km)
1.Aritz Kortabarria (Arrasate): 2:05:34
27.Juanjo Goikoetxea (Uhar): 2:28:39
Asteburu honetan makina bat mendi lasterketa jokatu dira, Izazpiko igoera tartean. Aritz Egea ezkiotarra gailendu zen parte hartu zuten 27 korrikalarien artean (31:44). Minutu batera sartu zen Beñat Katarain lakuntzarra (35:44).
Bestalde, igandean jokatutako Xtreme Elomendi maratoi erdian 191 korrikalari iritsi ziren helmugara Iñaki Mihura buru zela (1:46:18). Lehen sakandarra Mikel Iriarte arbizuarra izan zen (1:58:11). Xtreme Elomendi Motzean, aldiz, Josu Galvez eskoriatzarra gailendu zen (48:55). Alatz Agirre arbizuarra bosgarrena sartu zen, 3 minutu pasara (51:50). Bukatzeko, II. Segura-Zerain Trailean (25 km) Aritz Kortaberria nagusitu zen (2:05:34) 127 korrikalariren artean. Juanjo Goikoetxea uhartearra 27.a sartu zen (2:28:39).